LEKAROZKO ELKARREKIKO HARREMANETARAKO ZENTROAK URTEMUGA ETA ITXAROPENAK BETE DITU

LEKAROZKO ELKARREKIKO HARREMANETARAKO ZENTROAK URTEMUGA ETA ITXAROPENAK BETE DITU

Compartir noticia

Share on facebook
Share on linkedin
Share on twitter
Share on email

Nasuvinsaren eta Aspaceren eskutik, Lekarozko Elkarrekiko Harremanetarako Zentroak lehen urtea bete du jardunean. Bertako instalazioetan –etengabeko hobekuntza-prozesuan– mota desberdinetako profesionalen taldeak izan dira: bankuetako adituak, garun-paralisia duten pertsonen, familien eta boluntarioen topaketak, nutrizionistak, irakasleak eta jatorri desberdinetako suhiltzaileak, ahaztu gabe Aspace Konfederazioaren Kongresu Nazionala eginez aurkeztu zuela bere burua.

Tailerrak, ekitaldi sozialak eta ikastaro trinkoak izan dira lehen hamabi hilabeteetako protagonistak, eta kokaleku honen bertuteen eta Lekarozek topagune gisa egun eskaintzen dituen eta etorkizunean eskainiko dituen aukeren gaineko ondorioak ateratzeko bidea eman dute.

Laster Melitón estudioak inauguratuko dituzte Elkarrekiko Harremanetarako Zentrotik metro gutxi batzuetara, eta hori beste urrats bat izango da gaurkotasun handiena duen Nafarroako eremuetako bati erakargarritasuna emateko. Gazteentzako Aterpetxearekin batera (hori ere Aspacek kudeatua), ostatuz hornitzea etorkizun optimista ehuntzen ari da, bai turismo-jarduera pizteko, bai eta Baztan bailaran edo inguruetan bizi diren eta desgaitasuna duten pertsonei bideratutako lanpostuak sortzeko ere.

Ekimenak Innovasocial proiektuaren laguntza ezin baliotsuagoa du. Proiektu horretan liderrak Nafarroako Kutxa Fundazioa eta “la Caixa” Gizarte Ekintza dira.